Ernest Bloch (Geneva, 1880ko uztailaren 24a - Portland, Oregon, 1959ko uztailaren 15a) Estatu Batuetako musikagilea, jatorriz Suitzakoa izan zen. Biolin-jotzailea zen. Lausanako Orkestraren buru izan eta gero, Europa utzi, eta Amerikara jo zuen 1916an. Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan zen 1930era arte. Ganbera-musikarako konposizio ugari sortzeaz gainera, lan hauek egin zituen, besteak beste: ''Macbeth'' (opera, 1909) eta ''Israël: Poèmes juifs'' (sinfonia).
Wikipediatik informazioa lortu