Irak

| gentilizioa = irakiar }} Irak (, '; , '), izen ofiziala Irakeko Errepublika (, '; , '), Hego-mendebaldeko Asiako estatua da, ia Mesopotamia osoa hartzen duena. Mugakide ditu Kuwait eta Saudi Arabia hegoaldean, Jordania mendebaldean, Siria ipar-mendebaldean, Turkia iparraldean eta Iran ekialdean. 437.072 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2016an 37,2 milioi biztanle zituen. Hiriburua Bagdad da.

Tigris eta Eufrates ibaien ibarraren behealdea hartzen du, antzinateko lau zibilizazio handienetako baten bihotz-bihotzean. Lehenbizi arabiarrek inbaditu zuten, mongolek gero, eta turkiarrek azkenik. Lehen Mundu Gerraren ondoren, Britainia Handiaren agindupean geratu zen. 1932an lortu zuen burujabetasuna. 1958an monarkia eraitsi zuten, eta Abdul Karim Kassem jeneralak hartu zuen agintea. Hark harremanak estutu zituen Sobietar Batasunarekin eta Txinarekin. 1968an, Baath alderdi panarabiarrak hartu zuen agintea. Handik hara, Irak kurduen kontra borrokatu zen lehenbizi, eta Iranen aurka gero, Saddam Husseinen agindupean.

1990ean, Irakek Kuwait inbaditu zuen, baina berehala koalizio batek, Estatu Batuak buru zirela, aterarazi zuen handik. 2003an, Estatu Batuek eta haren aliatuek herrialdea inbaditu eta Baath alderdia kendu zuten agintetik; 2005ean, alderdi anitzeko hauteskundeak egin ziren. Estatubatuar tropek 2011n alde egin bazuten ere, irakiar matxinoen erasoak aregotu ziren Siriako Gerra Zibilaren ondorioz. 2014an, Estatu Islamikoak erasoaldia egin zuen herrialdearen iparraldean, baina 2017an garaitua izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Iraq', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    Liburua
    Argitaratua 1981
    “...Iraq...”
  2. 2
    Aldizkako argitalpena
    Argitaratua 1968
    “...Geological Society of Iraq...”
  3. 3
    Liburua
    nork Hussein, Adnan
    Argitaratua 1978
    “...Iraq. Wizārat al-I'lām...”
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali