David Kirk
David Edward Kirk (Wellington, 1960ko urriaren 5a) zeelandaberritar errugbilari ohia da, uztartze-erdilari postuan aritzen zena. Otago probintzia-taldean jokatu zuen 1982-1984 bitartean, eta Aucklanden 1985etik 1987ra. 1985ean egin zuen debuta Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin eta guztira 17 partidatan aritu zen. Zeelanda Berriko kapitaina izan zen 1987ko Munduko Errugbi Txapelketan, eta entsegu bat erdietsi zuen finalean. Munduko txapelketaren ostean errugbia utzi, eta graduatu ondoko ikasketak egin zituen Oxfordeko Unibertsitatean. Wikipediatik informazioa lortu-
1
-
2