''Popol Vuh'' edo ''Pop Wuj'' maia-kitxe (K´iche) hizkuntzan eta alfabeto latinoan idatzitako liburua da. Munduaren eta gizakiaren sorrerari buruzko antzinateko maien mitoak eta usteak jasotzen ditu, Guatemalar jatorrizko herriei buruzko berriez gain (emigrazioak, gerrak eta espainiarrek konkistatu aurreko tradizioak). 1540 inguruan idatzi bide zuen gizarte-maila altuko maia-kitxe batek. Galduta egon zen liburua urte askoan, baina XVIII. mendean aurkitu egin zuen Francisco Ximénezdomingotar espainiarrak. Aztertu ondoren, espainierara itzuli zuen liburua. Liburu honek balio historiko eta espiritual handia du.
Wikipediatik informazioa lortu