Otto Preminger
Otto Ludwig Preminger (
Vyzhnytsia,
1905eko
abenduaren 5a -
New York,
1986ko
apirilaren 23a)
zinema zuzendaria izan zen. Hogeita hamabost film luze zuzendu zituen, eta horietako asko oihartzun handiko lanak dira. Antzerkiaren mundutik etorria, Premingerrek gai askori egin zion so bere sorkuntza lanean.
Zinema beltza gustuko izan zuen eta hor dira ''
Laura'' (1944), ''
Fallen Angel'' (1945), ''
Whirlpool'' (1949) edo ''
Where the Sidewalk Ends'' (1950). Sarri zentsoreak erne izan zituen, bizi izan zuen garaian hainbat filmetan aurkeztu zituen gaiak eztabaidarako abiapuntu ziren eta: drogomendekotasuna (''
The Man with the Golden Arm'', 1955), bortxatzea (''
Anatomy of a Murder'', 1959), homosexualitatea (''
Advise and Consent'', 1962).
Zuzendari onenaren Oscar sarirako bitan izendatu zuten. Inoiz aktore ere ibili zen.
Wikipediatik informazioa lortu
-
1